A casa tutti bene
A casa tutti bene | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | A casa tutti bene |
Jatorrizko hizkuntza | italiera |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Iraupena | 105 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gabriele Muccino |
Gidoigilea(k) | Gabriele Muccino Sabrina Impacciatore (en) Paolo Costella |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Marco Belardi (en) |
Edizioa | Claudio Di Mauro (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Tonino Zera (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nicola Piovani |
Argazki-zuzendaria | Shane Hurlbut |
A casa tutti bene 2018ko Gabriele Muccino italiar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alba eta Pietro pentsiodun bikote bat dira, eta uharte batera joatea erabaki dute, urrezko ezteiak ospatzera. Bazkari bat antolatu dute, eta seme-alabak, bilobak eta beste hainbat senide gonbidatu dituzte. Baina ekaitza sortuko da ustekabean, eta bazkarian parte hartu duen inork ezingo du uhartetik atera. Bi egunez eta bi gauez elkarrekin bizi beharko dute derrigorrez. Jakina, gauza bat da elkar jasatea bazkari batean, baina beste zerbait da orduak eta orduak elkarren ondoan pasatzea. Luze gabe, ika-mikak eta aurrez-aurrekoak sortuko dira senideen artean. Batzuetan pozik egongo dira; bestetan, liskar gorrian. Bekaizkeria eta jeloskorkeria ur sakonetatik azalera aterako dira. Beldurrak eta konpondu gabeko kontu zaharrak sortuko dira etengabe.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stefano Accorsi: Paolo
- Carolina Crescentini: Ginevra
- Elena Cucci: Isabella
- Tea Falco: Arianna
- Pierfrancesco Favino: Carlo
- Claudia Gerini: Beatrice
- Massimo Ghini: Sandro
- Sabrina Impacciatore: Sara
- Gianfelice Imparato: apaiza
- Ivano Marescotti: Pietro
- Giulia Michelini: Luana
- Sandra Milo: Maria
- Giampaolo Morelli: Diego
- Stefania Sandrelli: Alba
- Valeria Solarino: Elettra
- Gianmarco Tognazzi: Riccardo
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Film sinopsia» Berria 2018-08-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2018ko filmak
- Gabriele Muccinok zuzendutako filmak
- Gabriele Muccinok idatzitako filmak
- Paolo Costellak idatzitako filmak
- Stefano Accorsik antzeztutako filmak
- Carolina Crescentinik antzeztutako filmak
- Pierfrancesco Favinok antzeztutako filmak
- Claudia Gerinik antzeztutako filmak
- Massimo Ghinik antzeztutako filmak
- Gianfelice Imparatok antzeztutako filmak
- Ivano Marescottik antzeztutako filmak
- Giulia Michelinik antzeztutako filmak
- Sandra Milok antzeztutako filmak
- Giampaolo Morellik antzeztutako filmak
- Stefania Sandrellik antzeztutako filmak
- Valeria Solarinok antzeztutako filmak
- Gianmarco Tognazzik antzeztutako filmak
- Zinema zirriborroak
- Italiako filmak
- Drama filmak
- Umorezko filmak
- Uharteetan girotutako filmak